Antsoaingo emakumearen erailketa salatuko dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 1a, 14:58

Emakumeon Mundu Martxarako Euskal Herriko plataformak indarkeria sexistaren inguruko irakurketa eta protokoloa berresten zuen prentsaurrekoa eman zuen atzo Bilbon, Antsoainen emakume bat eraila izan zen egun berean. "Herenegun gertatu omen zen erailketa baina atzo egin zuten publiko. Ez dago informazio gehiegi, medio askotan ez da ezer atera eta gainera, Guardia Zibilak indarkeria sexistatik kanpo utzi du gertaera. Beraz, ez da medio askotan horrelako irakurketarekin aterako. Guk protokoloa martxan jartzea erabaki dugu, uste baitugu indarkeriak beti duela zantzu sexistak eta Antsoainen atxilotutako eta eraildako emakumearen artean, botere harremana zegoela jakin dugu", azaldu du Algortako Bilgune Feministak. Hori dela eta, protokoloari jarraiki, erailketa salatzeko eta indarkeriari sexistaren kontra konpromisoa berresteko kontzentrazioa deitu dute larunbat honetarako, otsailak 2. Hitzordua Telletxe plazan izango da, 19:30ean. Argazkian, atzoko agerraldia Bilbon / © Emakumeon Mundu Martxarako Euskal Herriko plataforma.

Indarkeria sexistaren kontrako protokoloa (pdf)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun