Leioako Udalaren Kultura eta Gazteria Arloak abian jarri du udalerriko gazteen lonjen bizikidetza eta segurtasuna hobetzeko proiektua. "Egitasmoaren xedea da espazio horiek erabiltzen dituztenen errealitatera hurbiltzea. Horretarako, udal zerbitzu ezberdinekin lan egingo dugu, baita helburu bezala gazteria duten eragileekin ere", azaldu dute tokiko arduradunek. Kontaktatu dugun lehen eragilea udalerriko hezkuntza zentroak dira, honako mailetako ikasleak hartzen dituztenak hain zuzen ere: 3. DBH, 4. DBH, Batxilergoa, Hastapeneko Lanbide Heziketa, Helduen Hezkuntza, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak. Inkesta bat diseinatu dute. Bertan, aisialdiko aktibitateak batzen dira, eskola orduz kanpokoak, garatu nahiko lituzketen aktibitateak eta gazteen lonjen erabilera. Bigarren momentu baten, Aterpe Leioa Gazteguneko teknikariekin kontaktatuko dute, aipatu tokiko 14 urtetik gorako erabiltzaileei galdetegia pasatzeko, euren aisialdian zer egiten duten jakiteko. Aldi berean, gazteen lonjetara joango dira neska-mutilak elkarrizketatzeko, "segurtasun eta bizikidetzari buruzko informazioa jasotzeko". Argazkian, hainbat neska-mutil ordenagailuaren aurrean / © Getxoko Udala.