Leioako alkatea Metro Bilbao kudeatzeko "gai ez" dela uste du PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 31a, 15:01

Gaurko udal batzarrean utziko dio Leioako alkate izateari Eneko Arruebarrenak. Izan ere, EAJkoa Metro Bilbao garraio enpresako zuzendari kudeatzaile berri izendatuko dute eta karguak bateraezinak dira. Bere ordez, Mari Carmen Urbietak hartuko du alkatetza. Hala ere, Aurruebarrenaren izendapenarekin "kezkatuta" agertu da Bizkaiko PSE-EE. "Bera bezalako pertsona batek Metro Bilbao zuzentzeko izan dezakeen prestaketa ez dugu ezagutzen, baina garraio arloan bere esperientzia baliogabea denaren beldur gara", adierazi dute sozialistek. PSE-EEkoek gaineratu dutenez, "Leioako Udalaren gidaritzapean azken urteetan izandako esperientzia baino ez dugu ezagutzen eta hobe litzateke Metro Bilbaon ez errepikatzea". Argazkian, Eneko Arruebarrena Leioako alkatea, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun