Getxoko Bildu: "Azken udalbatzaren kronika: amaitugabeko 'istorioa'"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 31a, 18:12

Auzotar batek esan zuen herritarren txandan “urteberrian usadio zaharrak”, hau da, ez da ia ezer aldatu Udalbatzako eztabaidan: Bilduren eta EAJren arteko izkutuko itunak asmatzen dituzte PPko bozeramaleek eta “eskola magistralak” ematen dizkigu beste guztoei PSOEkoak; bitartean, Gobernu Batzordeko kideek beren lorpenen zerrenda errepikatzen dute letania moduan eta guk zirko honetan dugun papera duhintasunez egin nahian eta gure argudioak entzunak izan daitezen saiatzen (eta ez da erraza gure hitzak ondo jasota gera daitezen). Herritarrak, bitartean, eztabaiden lekuko jasaileak, itxoiten -ordutan- azken txandan minutu batzuez hitz egiteko aukera izateko. Udalbatzaren lehenengo atalari (zati ejekutiboa edo erabakiorra dena), udal-diruzaintzaren hiruhileko txostena azaldu zen, non argi geratu zen badirela faktura asko (%15) xedatutako epean ordaintzen ez direnak. Betetzen ez diren langileen bajak argudio pobrea da kudeaketa-arazoak azaltzeko, eta uste dugu krisi garaian, konpondu beharra dagoela udal hornitzaileek garaiz kobra dezaten.

Beste aldetik, Bilduren aurkako bozkekin eta gainerako guztien aldekoarekin aurrera jo zuen lonjak edo lokalak etxebizitza bihurtzeko. Alde batetik, aldaketa tekniko bat sartu zen, segurtasun-neurriak jartzeko ahalbideratzeko eta, bestetik, aukera profitatuz, lonjak etxebizitza bihurtzeko eremua handitzea, merkataritza guneetara zuzenean ematen ez duten kaleetan bada ere, orain komertziorako soilik diren lonjak merkatura irten daitezen ahalbideratuz.

Bildutik lonjak etxebizitza bihurtzea ondo ikusiko genuke etxebizitzaren arazoari irtenbidea emateko politika global baten barruan egongo balitz. Lonjetan etxebizitzak egiteko aukerak, tamalez, askotan kontrako noranzkoa joan da eta “infravivienda” delakoa salmentan jartzeko eta espekulaziorako bidea eman du, (inmobiliriaria eta partikular batzuek etekin potoloak atera zituzten ordenantza onartu zenean, eta etxebizitzaren arazoa ez zen konpondu).

Bildutik uste dugu Getxon etxebizitzaren arazoa larria dela, eta prest agertu gara etxebizitza sozialak bultzatzeko neurrien inguruan hitz egin eta iniziatibak bultzatzeko.

Jon Rosales getxoztarraren epaiketaren inguruko mozioa

Udalabatza egunean bertan Madrilen epaitzen hasi ziren Jon Rosales getxoztarraren epaiketaren inguruko mozio bat aurkeztu genuen, Udalak bere eskubideak bermatzea eskatuz, honako hitz hauetan: “(…) Getxoko Osoko Bildurak (1) bere kezka adierazten du Jon Rosalesen epaiketan, torturapean lortutako testimonioak frogatzat erabil daitezkeelako. (2) Gatazka politikoa konpontzeari begira, inoren aurkako mehatxu, presio, atxiloketa eta tortura mota guztiak desagertzea eskatzen du, baita inkomunikazio aldia ere; horren defentsan eragile aktiboa izango da Osoko Bilkura hau. eta (3) Auzitegi Nazioanala bezalako salbuenespeko epaitegiak eta salbuespen legeak desagertzea eskatzen du”.

EAJk azken puntuarekin ados zegoela adierazi zuen arren, mozioaren testuari aldaketa batzuk proposatu zituen, Bildutik onartu ez genituenak; Jon Rosales getxoztarraren egoeraz hitz egiteko adorea agertzea tokatzen baitzen horretan eta ez azalpen orokorrak egitea. Azkenean moziak ez zuen aurrera jo PP eta PSOEren aurkako bozkez (11), EAJren abstentzioaz (10) eta Bilduren baiezkoez (4).

Romoko Kultur Etxea eta Gaztetxea

PPk Romoko auzotarren erreibindikazioen paladin moduan agertu nahi izan zuen atzo eta bina mozio aurkeztu zuen Itzubaltzetako Kultur Etxearen eta Gaztetxearen inguruan. Bietan, aldiz, oso argi geratu zen PPk ez duela Erromoko auzotarren kezkak lehenengo eskutik ezagutzen eta etekinak ateratzeko aukera ikusten duenean populismo hutsa egiten duela baina “inplikatu barik”.

PPk Romoko Kultur Etxearen inguruko mozio bat aurkeztu zuen zeinetan eskatzen zion Gobernu Taldeari obren dimentsioa berrikusteko eta “familiekin” adosteko… Bere eskaeraren gordinarekin alde egon ginen arren, ez genuen ikusten erabakia familien eskuetan utzi behar zirenak, auzokide guztiengan baizik. Hori dela eta, eskaeren aldaketa bat sartzea eskatu genion Alderdi Popularrari “Udal honetako Osoko Bilkurak Gobernu Taldeari eskatzen dio Getxoko Alderdi Politikoekin eta familiekin ados dezala Erromoko Kultur Etxearen eraikin berria” jarri ordez, “Udal honetako Osoko Bilkurak Gobernu Taldeari eskatzen dio Getxoko Alderdi Politikoekin eta auzokideekin ados dezala Erromoko Kultur Etxearen eraikin berria, eta adosten den proiektu hori herri-kontsultara eramatea”

Alderdi Popularrak, ordea, ez du herri-kontsultarik nahi, herriak nahi duena entzun nahi ez duelako -honetan ere ez, itxurak egiten dituen arren, bozka batzuk bereganatzeko asmoz-, eta ez du Getxok behar duen kultur-ereduari buruz eztabaidatu nahi ere. Baina eztabaida hori izkutatzeko, beste mozorro berri bat jantzi zuen honako honetan: existitzen ez den Bilduren eta Gobernuaren arteko itunarena, alegia. PPk letania moduan jarraitzen du esaten Bilduk nahi izanez gero, Kultur Etxea geldituko litzateke asmatutako kromo-trukaketa baten ondorioz. GEZURRA!!!!!!!!

Bildutik oso ari argi dugu, et ahorrela azaldu dugu, ez dugula sinisten herriari bizkarra emanez eta perspektibarik gabe egindako proiektuetan. Eta Gobernu Taldeak Getxo Antzokian eta Kultur Etxearen proiektuan erakutsi duen lan-erak argi eta garbi adierazten duela herria nola egin nahi duen: handikeriarik, etorkizunari begira gabe eta onartzen ez dugun eredu kulturala bultzatuz. Horregatik, Udaletxean eta kalean, lan egiten dugu auzotarren ondoan, beren eskaerak entzunak ez ezik, adituak ere, izan daitezen, eta inolaz ere protagonismoa kenduz (herriarena da hitza, ez gurea). Horregatik Romoko auzotarrekin egon ginen harresia bota zutenean, haiek deitzen gaituztenean… Zaila da gure bidea, eta oztopo asko ditugu, haien artean PPren eta zeinbait komunikabideren gezurren estrategia. Hala ere, ez dugu eutsiko.

Alderdi Popularrak beste mozio bat aurkeztu zuen Gaztetxeko gazteen eta Udalaren artean sinatutako akordioa, gazteek udal egoitza bat erabil dezaten, eteteko eskatuz. PSOEren bozkak izan arren (11), eskaerak ez zuen aurrera jo Bilduren eta EAJren aurkako bozkekin (14)

Mozioaren atzean dagoen eztabaida Gaztetxeen eta gazte gune autogestionatuen inguruko eztabaida da. Bildun oso argi daukagu gazte gune autogestionatuek, deitu Gaztetxe edo deitu Kultur Gune, Itzubaltzeta zein Txorimalo, ekarpen oso garrantzitsua egiten diotela herriei eta kasu honetan Itzubaltzeta auzoari. Bertan hainbat kolektibo (emakume taldeak, musika taldeak, antzerki taldeak, bertso eskolak, jai batzordeak, talde ekologistak, auzo elkarteak etab.) lekua aurkitu dute urte hauetan gutzietan euren lana garatzeko. Beraz, Itzubaltzetan egindako lana ekarpen oso garrantzitsua egin dio auzoari eta kasu askotan Udalak betetzen ez dituen hutsune asko betetzeko aukera eman du. Horregatik argi daukagu udalek eta bestelako erakundeek aisi edo kultur gune autogenistionatuak babesteko konpromisoa hartu behar dutela.

Ildo horretan, pozten gara, Sastraka eta beste Gaztetxe askoren kontrako erasoak babestu eta gero, EAJk honako honetan Romoko hainbat gaztek herriarengatik egindako lana errekonozitu izana.

Horretaz gainera, PPren beste mozio bat Osoko bilkura berezi batean udalerriaren egoera eztabaidatzeko eskatuz (bai:11; abstentzio: 14), eta PSOEren bi, bat ura eta saneamendua giza- eskubidetzat aldarrikatzearen inguruan (bai:20; abstentzio: 4) eta beste bat Urgulleko jubilatuen zentruaren inguruan (bai:15; abstentzio: 10).

Azkenik, Lagaleako Gotorlekuaren inguruan PSOEk aurkeztutako mozioak -aurreko Udal Bilkuran Bilduk aurkeztu zuenaren kopia- bere zentzu osoa galdu zuen, Hirigintzako arduradunak bertan egiten ari diren ekintzak azaldu baitzituen. Dena de, herri-ondarearen zaintzaren inguruko eztabaidak orokorrean eta Goterlekuarenak zehazki sakoneko lekua behar du webgune honetan, eta egingo dugu. Ildo horretan, azaltzea Jazinto Araluze adituak herritarren txandan Getxoko ondarearen defentsa egin zuen baita kritika udal agintariei zaintzen ez baitute eta dagoeneko horren parte bat galdu dugulako (Basagoiti 20ko burdin hesia, Art Nouvea-ren aztarna zena, esaterako).

Getxoko Bildu
bildu.info/getxo
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun