Urtero legez, otsailaren 4ko Agate Deuna bezperan, kalez kale kantuan ibiltzera deitu ditu herritarrak
Sopelako Udalak, ohitura zahar hori galdu ez dadin. Gauzak horrela, animatzen direnek 100 euroko dirusaria jasoko dute, Sopela eta Larrabasterrako toki zehatz batzuetan abesteagatik. Gutxienez 10 lagunez osatuta egon beharko dute taldeek, partaide guztiak sopeloztarrak izan eta baserritarrez jantzita daudela, gainera. Horretaz gain, zortzi toki izango dituzte, halabeharrez agertzekoak. Horietako bi Urgitxieta plaza, 12:00etan; eta udaletxeko plaza, 18:00etan. Eta entregatuko den taberna zerrendan edozein ordutan. Izena emateko epea otsailaren 3an amaituko da, eta horretarako Kurtzio Kultur Etxera jo beharko da. Ondoko telefono zenbakira ere dei daiteke: 944 065 505. Edo mezu elektronikoa bidali:
kultura[abildua]sopelana.net. Argazkian, talde bat Agate Deuna bezperan abesten, eguerdian, Sopelako udaletxeko plazan / © Sopelana.net.