Gazte elkarteentzako diru-laguntza deialdia zabalduko du bihar Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 31a, 19:38

Bihar, ostiralean, otsailak 1, zabalduko da Getxo udalerriko gazte elkarteen jarduerentzako diru-laguntza eskaera egiteko epea. Diru-laguntzaren xedea gazteak jomugan dituzten elkarteen ohiko gastuei aurre egiten laguntzea da. Subentzioa eska dezakete irabazi asmorik gabeko erakundeek, nortasun juridikoa baldin badute, Getxon helbideratuta badaude eta 30 urtetik beherako kideak badituzte edo/eta jarduera guztiak edo horietako batzuk Getxoko gazteei zuzentzen badizkiete. Aurkeztutako proiektuak 0tik 100era arteko eskalan baloratuko dituzte, eta kontuan hartuko diren 15 irizpideren arabera banatuko dira puntuok, tokiko arduradunek adierazi dutenez. Diru-laguntzetara zuzendutako partidan %20ko jaitsiera egon denez, guztira 22.400 euro banatuko dituzte deialdian. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 15a arte luzatuko da. Oinarriak udal web gunean daude eskuragarri: www.getxo.net. Argazkian, hainbat neska-mutil Algortako Urgull kaleko Gauegun gaztelekuan / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun