Imanol Landa alkatea buru zela, 1936ko gerran, aurreko gatazka zibiletan eta frankismo garaian udalerrian izandako biktimei omenaldia egin die gaur hirugarren urtez Getxoko Udalbatzak,
2009ko ekainean osoko bilkuran aho batez adostutakoa betez. Ekitaldia Galeako ibiltokian aipatutako arrazoiagatik lekututako “Liburuaren oroimena” eskulturaren ondoan izan da. Bertan, txistulari batek "Agur jaunak" jo du, minutu bateko isilunea egin dute hurbildutakoek eta alkate getxoztarrak lore sorta bat utzi du. Omenaldian Getxoko Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztietako (EAJ, PP, Bildu eta PSE-EE) ordezkariak izan dira, baita biktimen senide batzuk ere. Ekitaldia amaitutakoan, Landak adierazi duenez, “gure historiaren oso une latzetakoak diren 36ko gerra zibileko eta frankismoaren biktimen omenezko urteroko ekitaldiak helburu bikoitza du: horiek ahaztuak ez izatea eta etorkizunari begira bizikidetasunean oinarritutako begirada igortzea, gure historian berriro gerta ez daitezen; eta hori guztia Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztien adostasunarekin”. Argazkia: ©
Getxoko Udala.