Biologia olinpiada egingo dute bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 1a, 18:45

Larunbat honetan, otsailak 2, Biologiako VIII. Olinpiadaren fase autonomikoko lehen proba, proba teorika, egingo dute, 11:00etatik aurrera, Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Batxilergoko ikasleei zuzenduta dagoen lehiaketaren bigarren proba, praktikoa, otsailaren 23an izango da, 10:00etan. Aurten, 15 ikastetxetik heldutako 42 ikaslek parte hartuko dute olinpiadan, EHUko iturriek adierazi dutenez. Hamabost ikastetxe horietatik bederatzi Bizkaikoak dira, lau Gipuzkoakoak eta bi Arabakoak. Batxilergoko 42 ikasleek, proba teorikoan, biologiari buruzko galdera orokorrak biltzen dituen test bat erantzun beharko dute, ekologia, genetika, biokimika, antropologia, zoologia eta botanikarekin lotutako galderekin, besteak beste. Proba praktikoan, berriz, zenbait organismo edota egitura mikroskopiko identifikatu beharko dituzte. Olinpiada autonomiko honetan irabazle suertatzen diren hiru ikasleek, martxoaren 7tik 10era bitartean Madrilen izango den Estatuko fasean parte hartuko dute. Ondoren, Biologiako Olinpiadaren nazioarteko fasea Suitzan egingo da, eta Iberoamerikarra Argentinan. Argazkian, Batxilergoko ikasleak azalpenei adi EHUn egindako praktiketan / © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun