Agate Deuna kanten lehiaketa hartuko du astelehenean Leioak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 1a, 18:55

Ohiko lez, otsailaren 4an izango da Leioako Santa Agedako Kantuen Lehiaketa, Udalak antolatuta. Aurtengoa 24. edizioa da. Beti bezala, bi kategoria desberdin izango dira, bata 16 urtetik beherakoa eta bestea gorakoentzat. Jarduera eremuak, aurten bost izango dira, eta talde bakoitzak gehien komeni zaiona aukeratu beharko du. Zonaldeak hauek dira: Lamiako, Pinueta, Leioako erdigunea, San Bartolome / Basaez - Artatzagane eta Kandelazubieta / Udondo. Epaimahaiak talde bakoitzaren kantaldia entzun eta ezarririk dauden lekuetan bertan emango du puntuazioa. Epaimahaiak talde bakoitzaren kantaldia entzun eta ezarririk dauden lekuetan bertan emango du puntuazioa. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da. Taldeei ezarririk dauden guneetako batean kantatzeko ordutegia esleituko zaie. Sariei dagokionez, hiru izango dira: lehenengoa 350 euro, bigarrena 250 euro eta hirugarrena 175 euro, guztiak garaikurra eta diplomarekin batera. Argazkian, neska-mutikoak Leioako San Bartolome baseliza ondoan abesten, Agate Deuna bezperan / © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun