Asteazken honetan, otsailak 6, ipuin-kontaketako doako emanaldia eskainiko du Algortako Fadura kiroldegiko haur-aisialdiko zentroak, Txikiguneak, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Hilabete bakoitzeko lehen asteazkenetan haur-aisialdiko zentroak doako ekintza bat (globoflexia, antzerkia, etab.) antolatzea aurreikusi dute, ordutegi berean. Izena zentroan bertan eman daiteke ekintza hasi baino ordu erdi lehenagora arte eta 20 lagunentzako muga ezarri da, udal iturriek zehaztu dutenez. Doako dinamizazio-programaz gain, Txikiguneak astelehenetik ostiralera (arratsaldez) eta asteburuetan (goiz eta arratsaldez) honako hauek eskaintzen ditu: zaintza orduka, kultura eta aisialdi tailerrak (ingelesa, haur-masajea, antzerkia eta eskulanak, besteak beste) eta urtebetetze ospakizunak Fadura jatetxearekin elkarlanean. Informazio gehiago 944 792 255 telefono zenbakian edo
txikigune[abildua]gmail.com helbide elektronikoan. Argazkian, Imanol Landa Getxoko alkatea Txikigunea inauguratzen / ©
Getxoko Udala.