Goio Gutiérrez laukotearen rock progresiboa entzungai izango da bihar, larunbata, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan,
Getxoko Udalak antolatutako “Neguko Bidaia” zikloaren barruan. Sarreraren prezioa 4 eurokoa izango da eta saioa 19:30ean hasiko da. Laukotearen kideak dira Ricardo Cantera (bateria-jolea), Ramón Escobar (gitarra elektrikoa), Dabid Martín (baxua) eta Goyo Gutierrez bera (pianoa, Hammond organoa eta teklatuak). Taldeko kideek ibilbide luzea dute zuzeneko eta sesio musikaren munduan. Ibilbide horrek hainbat plazatan jotzera eraman ditu (rock, jazz, klasikoa) eta grabaketetan, konposizioan eta egokipenetan parte hartzera. Argazkian, 2011ko azaroaren 17an, 300 lagun baino gehiago bildu ziren Areetako Andres Isasi musika eskolan, zentroaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusian / © Getxoko Udala.