Astelehenean hasi zen Jon Rosales Palenzuela gaztearen eta beste zortzi euskal herritarren kontrako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta asteazkenera arte irautea espero zen. Egun horretan, Algortako Telletxe plazan iluntzeko batzar informatiboan bildutako 30 bat lagunei adierazi zietenez, ordea, asteartean 21:00ak arte luzatu zen bista eta prozesua gaur arte atzeratzea erabaki zuen Fernando Grande-Marlaska epaileak. Gaurkoan, berriz, 13:00etan eman du amaitutzat saioa magistratuak eta asteazkenean emango dio jarraipena, iluntzean Telletxen euskal preso eta iheslari politikoen alde bildutako 80 bat gizon-emakumeei jakinarazi dietenez. Algorta-Getxoko Ezker Abertzaleak hurrengo mobilizazioetara adi egotera deitu du. Argazkian, asteleheneko manifestazioa Telletxetik abiatzen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!