Bart jai batzordeak eta Hegoalde elkarteak gogoratu dutenez, Erandioko Udalak eta EAJk abiatu zuten prozesua, Ertzaintzari ikerketa abia zezan deituta. Polizia Autonomikoak Auzitegi Nazionalera igorri zuen auzia eta Grande Marlaska epaileak diligentziak zabaldu zituen. 2012ko urtarrilean deklaratu ostean, epaiketa aurrera eramatea erabaki zuen Marlaskak. Auziperatu bakoitzarentzat 18 hilabeteko espetxe zigorra eta 8 urteko inhabilitazioa eskatzen du fiskalak. Epaiketa asteartean, goizeko 10etan, hasiko da, Madrilgo San Fernando de Henares herriko pabiloietako batean.
Erandio-Altzagako Jai Batzordeak eta Hegoalde Kultur Elkarteak "absurdotzat" jotzen dute epaiketa, "epaitutako iragarkian ez zegoelako ez esaldi ez irudi iraingarririk". Are gehiago, "adierazpen askatasuna eskubidearen aurkako eraso larria" dela uste dute. Gaurko manifestazioaz aparte, autobusa antolatu dute hiru auziperatuak Madrilen ere babesteko. Karraka eta Hegoalde tabernetan eman daiteke izena.
Martxa iruditan
Asteartean Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten 3 erandioztarrei atxikimendua erakutsi diete bart 300 auzokidek baino gehiagok. Dozenaka andra eta gizon jaietako zapia lepoan eraman dute euri azpian egin dute manifestazioan, Erandioko Altzaga auzoan zehar. Bertan, epaiketa ez egiteko, Auzitegi Nazionalak Erandio bakean utz dezan eta adierazpen askatasuna aldarrikatu dituzte. Besteak beste, Arantxi Sarasola LABeko Zuzendaritzako kideak, Santi Neira Erandioko Kultur zinegotzi ohiak (EAJ) eta Iker Jalon Erandioko zinegotziak (Bildu) hartu dute parte martxan. Auzia 2011ko Erandioko San Agustin jaietako liburuxkan Hegoalde kultur elkarteak