Arantza Urkaregi BBKn
EH Bilduren ordezkaria buru zela, joan den larunbatean, otsailak 2, 30 bat gizon-emakumek salatu zuten
Kutxabanken pribatizazioa eta etxegabetzeak, Leioako Artea merkatalgunean BBK-k duen bulegoaren aurrean. Hiru segurtasun zaindarik protesta galarazten saiatu arren, arduradunekin hitze egin ostean, minutu gutxi batzuk bertan kontzentratzeko baimena lortu zuten EH Bildukoek. Kazetariei ere traba ugari jarri zieten jagoleek. Behin BBK bulego aurreko elkarretaratzea bukatuta, kanpoalderantz abiatu ziren bildutakoak giza-kateak eta bertan elkartu ziren berriro. Urkaregik salatu zuenez, "erakunde publikoena (aldundiak, udalak...) eta euskal herritar askorena den dirua, Caja Sur-era (300 milioi),
Sareb edo banku txarra delakora (128 milioi) eta banku txar propiora (77 milioi) eramaten ari dira Kutxabak zuzentzen duten EAJ eta PP; diru hori herritarren zerbitzura jarri beharrean, egun bizi dugun krisiari aurre egiteko". EH Bilduko ordezkariaren hitzetan, "diru horrekin posible litzateke etxebizitza sare publikoa sortzea, etxekaleratzeak izan ordez, alokairu sozialean bertan bizi ahal izateko". Orain, baina, "gutxi batzuren negoziora" bideratuta dago. Argazkian, larunbateko kontzentrazioa Leioako Artea merkatalgunean BBK-k duen bulegoaren aurrean.