María Montserrat Marigó antsoaindarraren erailketa salatu dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 4a, 18:21

Emakumeon Mundu Martxarako Euskal Herriko plataformak ezarritako protokoloari jarraiki, joan den larunbatean, otsailak 2, hainbat gizon-emakume elkartu ziren Algortako Telletxe plazan, María Montserrat Marigó Antsoaingo emakumearen erailketa salatzeko. Sabelaldean labankada emanda hil zuten asteazken gauean andra eta Guardia Zibilak bi gizon atxilotu zituen, hilketarekin zerikusia zutelakoan. Horietako bat espetxera bidali dute eta bestea libre utzi. "Guardia Zibilak indarkeria sexistatik kanpo utzi du gertaera. Beraz, ez da medio askotan horrelako irakurketarekin aterako. Guk protokoloa martxan jartzea erabaki dugu, uste baitugu indarkeriak beti duela zantzu sexistak eta Antsoainen atxilotutako eta eraildako emakumearen artean, botere harremana zegoela jakin dugu", azaldu zuen kontzentrazioaren ostean Algortako Bilgune Feministako kide batek. Argazkian, larunbatean Telletxen batutako lagunak.

Indarkeria sexistaren kontrako protokoloa (pdf)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun