Proposizioak jasotzen duen legez, alkateak honako konpromisoak hartzen ditu, "Sopelana Gurea" aldizkariaren espazio eta edukiei dagokienez:
- Aldizkaria zabalik egongo da herritarren iritzietara, eta herriko elkarte eta erakundeek aldizkarian lekua izango dute, herritarren parte-hartzea sustatuz.
- Aldizkariak udal bilkuren eztabaiden berri emango du, honako ezaugarriak oinarri hartuta: objektibitatea, neutraltasuna, egiazkotasuna eta aniztasun politikoa.
- Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoentzako leku nahikoa izango du. Alderdiek euren mezua zuzenean adierazteko eskubidea izango dute, eta gaiak bozeramaile batzordean adostuko dira aldez aurretik. Horretarako, hilabetero (hori da aldizkariaren maiztasuna) orri bat izango dute alderdi politikoek, berdintasunean oinarrituz. Espazio hori, dena den, herritarrei zuzendutako zerbitzu publiko legez ulertu behar da, eta ez alderdien arteko konfrontazio politikorako.
Era berean, Enpleguaren Sustapen, Turismo eta Komunikazio Batzorde Iraunkorrean Udal Gobernuak arlo honetan emandako urratsen berri emango du, alderdi politikoen iritzi eta jarrerak jasoz, ahalik eta adostasun mailarik handiena lortzeko asmoz. Batzorde horretan, aldizkariren edukien berri emango da, aldizkaria kaleratu aurretik.
Auzokideak, merkatariak eta elkarteak
Gainera, alderdi politikoentzat gordetako orriaz gain, "Sopelana Gurea" aldizkariak herriko elkarteentzat gordetako orrialdea ere badu. Bertan, herriko elkarteek euren ekintza eta informazioak kalera ditzakete. Horretaz gain, komertzioek ere "Hilabeteko komertzioa" izeneko atala dute, eta bertan euren komertzioen nondik norakoak azaltzeko aukera dute. Azkenik, herritarrek ere zuzenean euren iritzia emateko aukera dute, kale-inkestaren bidez.
Auzokideek udal aldizkaria hobetzeko ekarpenik izatekotan, honako e-postara idatz dezakete: sopelakoudalakom[abildua]gmail.com.