Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusi berria 26 lagunek osatzen dute. Erakunde horretan, Eusko Jaurlaritzak 13 kide dauzka eta Aldundiak 2, eta 11 kidek lurraldeko hainbat udalerri ordezkatzen dituzte. Jarraian, bederatzi lagunek osatzen duten Batzorde Betearazlea hautatu da eta Metro Bilbaoko Administrazio Kontseilua, lehendakaria ahaldun nagusia dela. Hedabideen aurrean egindako agerraldian, José Luis Bilbaorekin batera egon dira Antonio Aiz Lurralde Plangintza eta Garraio Sailburuordea eta Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioen foru diputatua. Bilbaok salatu egin du Metro Bilbaoko aurreko zuzendarietako hiruren “jokabidea, duineza eta inmorala izateagatik gaitzesgarria dena”.
Ahaldun nagusiak aurreratu du Bizkaiko garraioa kudeatzeko organoek aurrerantzean egin behar dituzten bileretan finantzaketarekin zerikusia duten gai guztiak eta burutzen ari diren edo burutzeko dauden proiektuak aztertuko direla, eta iragarri du Metro Bilbaon Zerbitzu Bereziak izenekoak, lehengo zuzendaritzak kendu zituen unean-uneko indargarriak, lehengoratu egingo direla.
Azkenik, Bizkaiko Garraio Partzuergoko lehendakari berriak “normaltasuna eta ordena lehengoratzeko eta jokabide despotikoak eta kudeaketa txarra ezabatzeko” konpromisoa hartu du. “Metro Bilbao garai batean bezala Bizkaitarrentzat berriro urguilua eta sinboloa izan dadila nahi dut”, gehitu du ahaldun nagusiak. José Luis Bilbaok azaldu duenez, bere lehentasunezko helburuetako bat, “langileekiko eta, jakina, erabiltzaileekiko harremanean giro ona lehengoratzea” da.