Erandioko Udalak eskatuta, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen aipatu jaien aurretik. Polizia Autonomikoak Auzitegi Nazionalera igorri zuen auzia eta Grande Marlaska epaileak diligentziak zabaldu zituen. 2012ko urtarrilean deklaratu ostean, epaiketa aurrera eramatea erabaki zuen Marlaskak. Auziperatu bakoitzarentzat 18 hilabeteko espetxe zigorra eta 8 urteko inhabilitazioa eskatzen du fiskalak.
Erandio-Altzagako Jai Batzordeak eta Hegoalde Kultur Elkarteak "absurdotzat" jotzen dute epaiketa, "epaitutako iragarkian ez zegoelako ez esaldi ez irudi iraingarririk". Are gehiago, "adierazpen askatasuna eskubidearen aurkako eraso larria" dela uste dute.