Mozorro herri bazkarirako txartelak salgai daude jada Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 5a, 00:15

Algortako Jai Batzordea arduratuko da bigarren urtez herriko Inauteriak antolatzeaz. Haurrei zuzendutako jarduerak asteburu honetan izango dira. Larunbatean, hilak 9, jarduera sorta izango dute txikiek, jolasak, bertso-ikuskizuna, mozorro jaitsiera, txokolatada eta dantzaldia barne. Igande eguerdian, berriz, erraldoi eta buruhandiak ibiliko dira kaleetan barrena. Koadrilentzako Inauteriei dagokienez, hilaren 15ean, ostirala, musika taldeen maketa lehiaketa izango da; eta 16an, larunbata, koadrilen mozorro txapelketa, egun guztian zehar. Bi asteburuetan Telletxe plaza izango da ospakizunen ardatza. Hain zuzen ere, bi larunbat barru bertan egingo den mozorro herri bazkarirako txartelak salgai daude jada, 8 eurotan, Sustrai zein Getxo Rugby tabernetan, Kantxa Kirol Moda (Morotxo) dendan eta Eztabaida Gunean. Musika taldeen lehiaketari dagokionez, oinarrietan jarri arren, bandek ez dute maketarik aurkeztu behar parte hartzeko. Horretaz gain, izena emateko epea luzatu du jai batzordeak. Argazkian, iazko Inauterietan apurtutako txalupen konponketa ordaintzeko zozketa ere egingo du Algortako Jai Batzordeak.

Algortako Inauterien egitaraua:

Otsailak 9, larunbata

11:00 Umeentzako tailerrak.
12:00 Euskal Inauteriettako kalejira herrian zehar, Agurra Dantza Taldearen eskutik. Ibilbidea: Sarrikobaso, Algortako Etorbidea, Basagoiti, Kasino, Torrene, Telletxe, Villamonte eta Kasune.
12:30 Mundakako Atorrak eta Lamiak, Itxartu Dantza Taldearen eskutik.
13:00 Umeentzako bertso ikuskizuna.
17:00 Umeen mozorro jaitsiera, Telletxetik.
18:30 Txokolatada.
19:00 Haurrentzako dantzaldia.
22:00 Gaugiro musikatua.

Otsailak 10, igandea

12:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Agurra Dantza Taldearen eskutik. Ibilbidea: Tokia: Sarrikobaso, Telletxe, Tangora, Casino eta Sarrikobaso.

Otsailak 15, ostirala

21:30 Musika taldeen maketa lehiaketa, Telletxe plazan.

Otsailak 16, larunbata
Koadrilen Mozorro Eguna

Koadrilen mozorro txapelketa, egun guztian zehar.

13:00 Mozorro jaitsiera Telletxetik abiatuta herrian zehar (mozorro txapelketako puntuazio saioa).
15:00 Mozorro herri bazkaria, Telletxen.
17:00 Bazkalosteko dantzaldia, Telletxen.
19:00 Mozorro poteoa herrian zehar.
22:00 Dantzaldia. Tartean sari banaketak: mozorro txapelketa, maketa lehiaketa eta "Gure ondarea direlako, ez utzi hondoratzen" zozketa, Telletxen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun