Bosgarren urtez, ogi txigortu lehiaketa antolatu du
Barrikako Udalak. Lehiakide bakoitzak ogizko dozena bat torrada aurkeztu beharko du, udaletxeko beheko solairuan, otsailaren 11n, arratsaldeko seietan. Ordu erdi beranduago hasiko dira epaileak horiek dastatzen, irabazlea zein den erabakitzeko. Horiek banatu ostean, hurbildutako jendeari ere ogi txigortuak probatzeko aukera emango diote. Lehiaketan izena emateko epea larunbat honetan, hilak 9, bukatuko da, 14:00etan. Horretarako, parte-hartzaileek Udal Kultur Gunera jo beharko dute: Udaletxeko bidea 2, 48650 / 946 775 163 /
liburutegia[abildua]barrika.net. Bakoitzak tostadak aurkezteko bandeja hartu eta horiek aurkezteko modua azalduko zaio ere. Aurten sariak ondorengoak dira: lehenengoa, bi pertsonentzako afaria Itxasgane jatetxean. Bigarrena, bi pertsonentzako afaria Legaran jatetxean. Eta hirugarrena,
"Argituz" liburua (Barrikako argazkien liburua). Argazkian, Inauterietan, ogi txigortu lehiaketa antolatzen dute Barrikan / © Barrikako Udala.