Mozorroek beteko dituzte asteburuan eskualdeko herri gehienetako kaleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 6a, 12:33

Ostiral honetatik aurrera mozorroz eta kolorez beteko dira Uribe Kosta eta Erandioko auzoetako kaleak, Inauteriak tarteko. Eskola-umeak izango dira goiztiarrenak beraien jantziak erakusten, ohi bezala, goizean egingo baitituzte tokian tokiko desfileak. Arratsaldean, berriz, herri elkarteek zein Udalek antolatutako jarduerek beteko dituzte Altzaga, Astrabudua, Erandio Landa, Gorliz eta Leioa. Lehenengo hiruretan igandera arte luzatuko dira ospakizunak, mozorro lehiaketak, musika kalejirak, txokolatadak eta ikuskizunak tarteko. Gorlizen, berriz, asteratera arte egongo da zertaz gozatu. Eta Leioan, urtero bezala, ostiralean eta asteartean izango dira jarduerak. Larunbatera helduta Areeta, Barrika, Itzubaltzeta / Romo, Lemoiz, Algorta eta Sopelara. Lehenengo lau herrietan egun bakarrez ordea. Sopelan igandera arte luzatuko dira ospakizunak; eta Algortan bi asteburuz egingo dituzte. Getxori dagokionez, iganderako antolatu dute kalejira eta haurrentzako jolasak. Azkenik, Berangon, hilaren 16rako jarri dute hitzordua. Argazkian, hainbat ume mozorroz jantzita Sopelako udal pilotalekuan, artxiboko irudian / © Sopelako Udala.

Algorta:
Algortako Jai Batzordeak antolatuta:

Otsailak 9, larunbata

11:00 Umeentzako tailerrak.
12:00 Euskal Inauterietako kalejira herrian zehar, Agurra Dantza Taldearen eskutik. Ibilbidea: Sarrikobaso, Algortako Etorbidea, Basagoiti, Kasino, Torrene, Telletxe, Villamonte eta Kasune.
12:30 Mundakako Atorrak eta Lamiak, Itxartu Dantza Taldearen eskutik.
13:00 Umeentzako bertso ikuskizuna.
17:00 Umeen mozorro jaitsiera, Telletxetik.
18:30 Txokolatada.
19:00 Haurrentzako dantzaldia.
22:00 Gaugiro musikatua.

Otsailak 10, igandea

12:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Agurra Dantza Taldearen eskutik. Ibilbidea: Tokia: Sarrikobaso, Telletxe, Tangora, Casino eta Sarrikobaso.

Otsailak 15, ostirala

21:30 Musika taldeen maketa lehiaketa, Telletxe plazan.

Otsailak 16, larunbata
Koadrilen Mozorro Eguna

Koadrilen mozorro txapelketa, egun guztian zehar.

13:00 Mozorro jaitsiera Telletxetik abiatuta herrian zehar (mozorro txapelketako puntuazio saioa).
15:00 Mozorro herri bazkaria, Telletxen.
17:00 Bazkalosteko dantzaldia, Telletxen.
19:00 Mozorro poteoa herrian zehar.
22:00 Dantzaldia. Tartean sari banaketak: mozorro txapelketa, maketa lehiaketa eta "Gure ondarea direlako, ez utzi hondoratzen" zozketa, Telletxen.


Altzaga:

Otsailak 8, ostirala

18:00 "Dantzateke" umeentzako dantzaldia, azoka zaharrean. Sarrera librea, eserleku guztiak bete arte.
19:30 "Tarumba" musika kalejira (Irailaren 23a plaza eta Jado - Obieta).
22:00 "Rock Kalean" kalejira eta musika ikuskizuna (Irailaren 23a plaza eta Jado - Obieta).

Otsailak 9, larunbata

11:00-14:00 eta 16:00-18:00 Umeentzako jardueran, tailerrak eta puzgarriak, udaletxeko arkupeetan. Eguraldi txarra egiten badu, azoka zaharrean.
13:00 Erandioko Musika Bandaren kalejira (Irailaren 23a plaza eta Jado - Obieta).
18:00 Inauterietako mozorroen haur lehiaketa, azoka zaharrean.
- Parte-hartzaile guztiek derrigorrez eman beharko dute izena, 17:00-18:00ak aldera egingo da inskripzioa, azoka zaharrean.
- Parte hartu ahal izateko, 14 urte baino gutxiago izan behar da.
- Izena eman dutenek ezartzen diren probetan parte hartu behar izango dute.
- Epamahaiak, guztira, bost sari banatuko ditu parte-hartzaileen artean. Horretarako, bat etorri behar dute epamahaiak ezartzen dituen irizpideekin, originaltasunarena eta partaidetzarena kasu.
19:30 Txokolatada, udaletxeko arkupeetan.
20:30 Nagusientzako mozorro lehiaketa (koadrilak), azoka zaharrean.
- Parte-hartzaile guztiek derrigorrez eman beharko dute izena, eta arratsaldeko 19:00-20:00ak aldera egingo da inskripzioa, azoka zaharrean.
- Parte hartu ahal izateko, 14 urte baino gehiago izan behar da, eta, gutxienez, bost pertsona izan beharko dira guztira.
- Izena eman dutenek ezartzen diren probetan parte hartu behar izango dute.
- Epaimahaiak, guztira, hiru sari banatuko ditu (300, 200 eta 100 euro) parte-hartzaileen artean. Horretarako, bat etorri behar dute epamahaiak ezartzen dituen irizpideekin, originaltasunarena eta partaide­tzarena kasu.

Otsailak 10, igandea

22:00 "Matraka" musika-kalejira (Irailaren 23a plaza eta Jado - Obieta).


Areeta:
Berantzagi Dantza Taldeak antolatuta, Eskoletako plazan.

Otsailak 9, larunbata

11:00etatik aurrera goiz osoan zehar erromeria, trikitilariak, albokariak, txistulariak, dantzak eta giro aparta.
11:10 Pintura tailerra, mozorro lehiaketarako izen-ematea, umeentzako jolasak.
11:30-13:30 Euskal Dantza tailerra eta Euskal Dantza erakustaldia.
13:30 Mozorro lehiaketa.
14:15 Sari banaketa eta bukaera.


Astrabudua:

Otsailak 8, ostirala

18:30 Musika Eskolaren Inauterietako entzunaldia, Josu Murueta kultur etxean.
19:30 Altsasuko Inauteriak, Trabudu Dantzari Taldearen eskutik, Mendiguren plazatik abiatuta.

Otsailak 9, larunbata

11:00-14:00 eta 16:00-18:00 Umeentzako jardueran, tailerrak eta jolasak, Josu Murueta plazan. Eguraldi txarra egiten badu, kultur etxean.
18:00 Inaurerietako mozorroen haur lehiaketa, Josu Murueta plazan.
- Parte-hartzaile guztiek derrigorrez eman beharko dute izena, eta 17:00-18:00ak aldera egingo da inskripzioa, Josu Murueta kultur etxean.
- Parte hartu ahal izateko, 14 urte baino gutxiago izan behar da.
- Izena eman dutenek ezartzen diren probetan parte hartu behar izango dute.
- Epamahaiak, guztira, bost sari banatuko ditu parte-hartzaileen artean. Horretarako, bat etorri behar dute epamahaiak ezartzen dituen irizpideekin, originaltasunarena eta partaidetzarena kasu.
19:00-20:30 Radio Club Takolos (Josu Murueta plaza - Etxegorri). Laguntzaileak: Akeitetxe, Pitxintxu, Coppi eta San Lorenzo tabernak.
19:00 Txokolatada, Josu Murueta plazan.
20:30 Nagusientzako mozorro lehiaketa (koadrilak), Josu Muruetako pergolan.
- Parte-hartzaile guztiek derrigorrez eman beharko dute izena, eta 19:00-20:00ak aldera egingo da inskripzioa, Josu Murueta kultur etxean.
- Parte hartu ahal izateko, 14 urte baino gehiago izan behar da, eta, gutxienez, bost pertsona izan beharko dira guztira.
- Izena eman dutenek ezartzen diren probetan parte hartu behar izango dute.
- Epamahaiak, guztira, hiru sari banatuko ditu (300, 200 eta 100 euro) parte-hartzaileen artean. Horretarako, bat etorri behar dute epamahaiak ezartzen dituen irizpideekin, originaltasunarena eta partaide­tzarena kasu.
22:00 "Rockbox" kaleko animazioa (Josu Murueta plaza - Lubarri - Trabudu plaza).

Otsailak 10, igandea

13:00 Erandioko Musika Bandaren kalejira (Josu Murueta plaza - Lubarri - Trabudu plaza).
19:00-21:00 Radio Club Takolos, Josu Muruetako pergolan. Laguntzaileak: Akeitetxe, Pitxintxu, Coppi eta San Lorenzo tabernak.


Barrika:

Otsailak 9, larunbata

18:00 Inauteri festa, frontoian. Makilaje tailerra eta haurrentzako jolasak izango dira etxeko txikientzat eta, ondoren, txokolatada herrikoia eta musika. Hori guztia, Inauteriak familia giroan gozatu eta ondo igarotzeko.


Berango:

Otsailak 16, larunbata
Inauteri veneziarra.

18:00 Mozorro jaitsiera Berangoetatik frontoira.


Erandio Landa:

Otsailak 8, ostirala
19:30 Inauterietako dantzak, Goi-Alde Dantza Taldearen eskutik, Euskadi plazan.
20:30 Garilak 26 taldearekin dantzaldia, Euskadi plazan.

Otsailak 9, larunbata

11:00-14:00 eta 16:00-20:00 Haur Parkea, Euskadi plazan.
19:00 "Jakin eta jolas" pailao ikuskizuna, Euskadi plazan.


Getxo:
Itxas Argia Dantza Taldeak antolatuta:

Otsailak 10, igandea

11:00 Txupinazoa Malakate parkean.
Kalejira: Maidagan kaletik, Bentara, Aingeruaren Etorbidea, Bidezabal, Iturribide, Malakate parkean amaitzeko.
Amaitutakoan, umeentzako jolasak 15:00ak arte.


Gorliz:

Otsailak 8, ostirala
18:00 Aratz Taldearen euskal inauteri ikuskizuna pilotalekuan.

Otsailak 9, larunbata
18:00 Disko festa eta txokolatada, Ibarreta plazan.

Otsailak 10, igandea
13:00 Inauterietako V. Tostada Txapelketa, Ibarreta plazan.

Otsailak 11, astelehena
11:00-13:00 Inauterietako Ludoteka, kultur etxean.

Otsailak 12, asteartea
11:00-13:00 eta 17:00-19:00 Inauterietako Ludoteka, kultur etxean.


Itzubaltzeta / Romo:
Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako Jai Batzordeak, Itzubaltzeta gaztetxeak, Ziztu Bizian eskaut taldeak eta Zasi Eskola dantza taldeak antolatuta. Mozorrotzeko gaia: zinema.

Otsailak 9, larunbata

12:00 Haurrentzako jokuak eta tailerrak (puzgarriak, rokodromoa, ping pona, futbolina, perkusioa, malabareak,...), Santa Eugenia plazan.
13:30 Haurren mozorro lehiaketa, Santa Eugenia plazan.
18:00 Txokolatada, Cervantes plazan.
18:30 Kalejira eta mozorroen desfilea, Cervantes plazan.
20:00 Haur diskofesta: Izarra eta Ilargi, Santa Eugenia plazan.
22:00 Erromeria: Honat, Santa Eugenia plaza.


Leioa:

Otsailak 8, ostirala
Haurrentzako ekintzak / Nagusien Inauteriak:

17:00 Haur eta gazteentzako parkea, Euskal Etxeen plazan (Maritxu Teilagorrik antolatua). Tailerrak eta puzgarriak.
19:00 Txokolatea, Euskal Etxeen plazan.
22:00 Mozorro lehiaketako partaideen desfilea.
22:30 Dantzaldia Zirkin taldearen eskutik, Ikea Barri plazan.
23:00 XXIII. Leiako Mozorro Lehiaketaren sari banaketa.
03:00 Jai bukaera.

Otsailak 12, asteartea
Haurren inauteria:

11:00Haurrentzako parkearen hasiera, Kandelazubieta kiroldegian.
12:30 Haur ikuskizuna: “Jolas, asmakuntzak salgai”.
13:30 Inauteri torraden banaketa.
14:00Goizeko ekintzen bukaera.
16:00 Arratsaldeko ekintzen hasiera.
17:30 Ikuskizuna: “Dantzaz Blai”.
18:00 Mozorro lehiaketako partaideen desfilea.
19:00 Leioako XX. Haurren Mozorro Lehiaketaren sari banaketa.
20:00 Jai bukaera.


Lemoiz:

Otsailak 9, larunbata

Egun osoan mozorro lehiaketa. Taberna guztietatik pasatu behar da puntuazioa lortzeko. Antolatzaileak: Arrantzale, batzokia, Begotxu, Kaia barria, Noray, Portu Zaharra eta Txorrope tabernak. Laguntzailea: Lemoizko Udala.
12:30 Diskofesta Xaiborrekin, Armintzako frontoian.


Sopela:

Otsailak 9, larunbata
Pilotalekuan:

11:00-14:00 Mozorro, maskara eta kareta tailerrak.
12:00-14:00 Euskal Ginkana (sokatira, txingak, lokotsak, zaku lasterketa...).

Otsailak 10, igandea
Urko Kiroldegian:

18:00 Desfilea eta animazioa: “Danz jolas jaia”.
Desfilean izena emateko azken eguna, otsailaren 9an, Kurtzio Kultur Etxean
Mozorro lehiaketaren oinarriak:
⁃ Izena emateko epea otsailaren 9an amaituko da, 20:00etan, Kurtzio Kultur Etxean (944 065 505).
⁃ Epaimahaia kultura arloko arduradunek osatuko dute, eta euren erabakiak gora jo ezinak izango dira.
⁃ Lehiaketa banakoentzat eta taldeentzat izango da.
⁃ Sariak bost kategoriatan banatuko dira:
0-6 urte.
7-12 urte.
13-20 urte.
21 urtetik aurrera.
Taldea
⁃ Edonork parte har dezake.
⁃ Desfilearen egun berean ezin izango da apuntatu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun