Atxiloketen aurrean zer egin aztertuko dute gaur Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 7a, 01:46

Eztabaida Guneak antolatuta, "Qué hacer en caso de detención" hitzaldia eskainiko du gaur, osteguna, Salhaketa errepresioaren kontrako kolektiboko kide batek. "Herriak sistemaren aurka erantzuten duen heinean, boterearen aparatu polizialek eta judizialek errepresioa areagotzen ari dira. Neurri hauen funtzionamendu eta ondorioen nondik norakoak ezagutzea guztiz beharrezkoa da", azaldu dutenez. Saioa 19:30ean izango da, Villamonte plazako A4 zenbakiko lokalean. Argazkian, 2011ko irailaren 29an estreinatu zuten Eztabaida Gune Antiautoritarioaren Villamonte plazako lokala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun