Metro Bilbaoko aurreko zuzendarien kalte-ordainak EAJk ezarri zituela dio Aresek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 6a, 16:47

Rodolfo Ares PSE-EEren Politika idazkariak Metro Bilbao garraio enpresako zuzendaritzako kide ohiek jaso dituzten kalte-ordainak izan zituen hizpide atzo. Buruzagi sozialistak prentsaurrekoa eskaini zuen goizean, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko lehendakari berriak herenegun esandakoari erantzunez. EAJkoak salatu zuenez, horiek kargutik kentzea “Bizkaiko herritarrei milioi erdi euro baino gehiago kostatuko zaie". Aresen arabera, ordea, "ez ditu Alderdi Sozialistak kargutik kendu zuzendaritzako kideak". PSE-EEkoak gaineratu zuenez, "kargutik kendu dituzten metroko zuzendaritzako kideek aurrekoek jaso zuten kalte-ordain bera izan dute. Gardentasuna erabatekoa izan da eta baldintzak aurrez EAJk izendatutako buruzagiek jarritakoak dira".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun