Maïa Vidal kantautorearen indie musika izango da protagonista ostiral honetan
Kultur Leioako auditoriumean, 21:00etatik aurrera. Sarrerak 10 eurotan izango dira. Maïa Vidal ez da ohiko kantautorea. Bere biolin, soinu, gitar, perkusio, jostailu-tresna eta ahots bikain eta erakargarriaren bidez, soinu-unibertso aparta oIndie musika izango da protagonista ostiral honetan Kultur Leioansatzen du, eta bidaia gozo eta zoragarrian, ez ohiko estilo zerrenda luze batetik garamatza: punk-rocketik Frantziako kale-musikaraino, Camille edo Feisten zantzuekin, Yann Tiersenen estiloko soinuetatik pasatuz, vals zein haur-kanten distiretatik edo indie-rock estiloko gitarra erritmoetatik. Berak editatutako EP-ren ostean, “Poison: 5 rancid songs of love”, bere debuteko albuma da “God is my bike” (2011, Crammed/Karonte), Bartzelonan grabatua Marc Riboten kolaborazioarekin. Freskotasun eta heldutasun harrigarriak hain artista gaztean. Argitaratu zenetik, Maïak, guraso frantses eta alemaniar-japoniarrak dituena, AEBetan jaioa eta Bartzelona, Paris eta Nueva York artean bizi dena, estatuko hamaika jaialditan parte hartu du. Europa, AEB eta Japonetik ere ibili da. Argazkia: © Leioako Udala.