Zabalik dago Leioako Pop-Rock Lehiaketan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 6a, 17:29

Leioako Pop-Rock Lehiaketaren hamairugarren edizioan parte hartu nahi duten taldeek apirilaren 15a izango dute azken eguna gutxienez bost abesti dituen CDa postaz (Aterpe Leioa Gaztegunea. Aldapabarrena, 2. 48940 Leioa) bidaltzeko, oinarrietan (pdf) zehaztu bezala. Udal iturriek gogoratu dutenez, disko bat baino gehiago kalean ez duten edota aurreko urteetan sariketa irabazi ez duten taldeak aurkez daitezke soilik. Bi arloetako batean eman dezakete izena: pop-rocka edo metala. Horrenbestez, maiatzaren 8rako, modalitate bakoitzeko hiru talde aukeratu beharko ditu epaimahaiak eta finala jokatuko dute horiek, oraindik zehaztu ez duten egun eta orduan, San Juan jaietako egitarauaren barruan. Sarien artean, pop-rock zein metal txapeldunek 1.600 euroko saria jasoko dute. Argazkian, iazko edizioan We All Fall metal talde madrildarra izan zen irabazlea / cc-by-nc-nd Der Ohlsen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun