"Eman euskara elkarri" lelopean, datorren martxoaren 14an abiatuko da Andoainetik
Korrika 18, hamaika egunez Euskal Herria zeharkatu ondoren hilaren 24an Baionan amaitzeko. Hain zuzen ere, gaur argitu dute zein izango den euskararen aldeko nazio mobilizaziorik handienaren ibilbidea antolatzaileek. Gurean, Erandio udalerritik birritan igaroko da Korrika. Batetik, martxoaren 21ean, osteguna, Sondikatik helduko da 17:10 pasatxo, San Inazio (Bilbo) aldera egiteko 17:35 inguruan. Hurrengo egunean, hilaren 22an, ostiralarekin, berriro Erandion sartu 12:15ean eta Leioa, Itzubaltzeta / Romo, Algorta, Berango, Sopela, Barrika, Plentzia, Gorliz eta Urduliz zeharkatuko ditu euskararen aldeko lasterketak. 17:35 inguruan joango zaigu, Laukizera bidean. Argazkian, Korrika 17 Sopelan barrena.