"Gaur egun ez dago gazteen lonjak erregulatzen duen araudirik. Hori dela eta, beharrezkoa da Gobernu Taldea egiten ari den arautegia. Hala ere, aurkeztu diguten zirriborroa oso permisiboa eta osatugabea iruditzen zaigu", adierazi zuen atzo Arruek. Gauzak horrela, dozena erdi alegazio aurkeztu ditu Getxoko PPk, "lokalean gehienez egon daitekeen pertsona kopurua zehazteko, bertan lo egitea debekatzeko, zaratak eta ordutegiak kontrolatzeko, lonja mota ezberdinen arabera sailkatzeko edota arau-hauste erregimena finkatzeko".
Popularrek ezaugarri eta kokapenaren arabera sailkatu nahi dituzte lonjak: "lehenengoan egongo lirateke zarataz isolatzeko inolako neurririk ez daukaten lokalek eta, gainera, gaine-gainean etxebizitza bat dutenak. Bigarrenean, berriz, zarataz isolatzeko oinarrizko neurriak daukatenak eta etxebizitzarik gainean ez dutenak sartuko lirateke. Eta hirugarrenean, zarataz isolatzeko neurri handiak dituztenak eta auzokideen komunitateetatik kanpo daudenak", Arruek azaldu zuenez.