Joseph Ratzinger Eliza Katoliko Erromatarraren Benedicto XVI Aita Santuak otsailaren 28an, arratsaldeko 8etan, kargua utziko duela adierazi du,
Ansa Italiako albiste agentziak jakitera eman duenez. 2005ean aukeratutako Aita Santuak dio bere adinagatik, 85 urte, ez duela indarrik karguan jarraitzeko, emango duen urratsa luze pentsatu duela eta "Elizarentzat onena" delakoan dagoela. Otsailaren 28an, Konklabea bilduko da, Aita Santu berria aukeratzeko. Pablo VI.ak 1965ean ezarritako "Ingravescentem aetatem" (adin luzea) aginduaren pean hartu du zuzenbide aterkia Rantzingerrek. Halere, ez da bere dimisioa aurkeztu duen lehenengo Aita Santua. 1032an hautatu zuten Benedicto IX.-ak uko egin zuen lehen aldiz Erromako koroari. Azken kasua, baina, luze joan da denboran, ia sei mende. Gregorio XII.-ak 1415. urtean utzi zuen San Pedroren tronua. Veneziarra bi urte beranduago hil zen. Argazkian, Joseph Ratzinger / cc-by
Alessio85.