XIV. Leioako Kaleko Artisten Azokak mundu osoko antzerki taldeek bidalitako 300 proposamen jaso ditu, maiatzaren 16an, 17an, 18an eta 19an ospatuko den edizioan parte hartzeko asmoarekin. Jasotako eskakizun guztiak egun hauetan burutzen ari den aukeratze prozesuan aztertuko dira eta guztira 50 inguru aukeratutako dituzte antolatzaileek behin betiko egitaraua osatzeko, arduradunek azaldu dutenez. 2012ko azaroaren 26tik 2013ko urtarrilaren 30a arte irekita egon den proposamen harrera epea itxi ondoren, aurtengo edizioko antolatzaileek aukeraketa prozesuan murgildu dira eta konpainia bakoitzari bidaliko materiala jaso dutela baieztatuko diote. Aukeraketa prozesua martxoaren 11 baino lehen amaituko da eta egun horretan esango zaie konpainiei euren ikuskizuna XIV. Umore Azokarako aukeratua izan den edo, alderantziz, atzera bota den. Argazkian, 2012ko Umore Azoka Saria Euskadiko Ikuskizun Onenarentzat, Gaitzerdi Teatroren "Suz" (A fuego) ikuskizunari eman zaio / ©
Umore Azoka.