Korrika batzordeak abiatuko dituzte bihar eta etzi Sopelan eta Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 11a, 21:20

Euskararen aldeko nazio mobilizaziorik handiena, Korrika 18, alegia, datorren martxoaren 14an abiatuko da Andoainen, hamaika egunez Euskal Herria zeharkatu ondoren hilaren 24an Baionan amaitzeko. Eta, bi urterik behin gertatzen den bezala, Korrikan parte hartzeko hamaika aukera jartzen ari da AEK, euskara Euskal Herriko txoko guztietara zabalduz eta tokian tokiko Korrika Batzordeak eratuz. Besteak beste, Sopelan, astearte honetan, otsailak 12, egingo dute lehenengo batzarra. Hitzordua 20:00etan jarri dute Kurtzio kultur etxean. Leioan, berriz, hurrengo egunean, hilak 13, bilduko dira lehendabiziko aldiz; 19:00etan, Lamia AEK euskaltegian. Uribe Kosta eta Erandiotik martxoaren 21ean eta 22an igaroko da Korrika. Argazkian, Korrika 17, 2011n, eskualdean barrena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun