Jesus Lizasoren egur tailuak ikusgai daude Kultur Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 12a, 11:12

Jesus Lizaso artista euskaldunaren "Ortotropías" izeneko lan multzoa apirilaren 7ra arte egongo da ikusgai Kultur Leioako erakusketa gelan. Lanetako batzuk Florentziako Bienalean aurkeztu zituen Lizasok eta, ondorioz, Urrezko domina jaso zuen. Orain, Euskal Herrian lehenengoko aldiz, Leioan ikusteko aukera izango da. Egurra material ortotropikoa da batez ere, baina, hala ere, nekez maneia daiteke, oso mugatua baita. Horregatik, artistak adierazkortasuna bilatzea du xede, "Plastikotasun" osoa, simulatutako harikortasun baten bitartez. Lortu nahi den “aldaketak” ilusioa sorrarazten du, halako moldez non materia presionatu, tolestu edo apurtu egin dela dirudien. "Logikoa iruditzen zaigunaren eta ikusten dugunaren arteko paradoxa ezartzen da. Oharkabean, aldaketa hori zer indar motak eragin duen ulertu nahi dugu", azaldu dute tokiko iturriek. Argazkian, Jesus Lizaso eskultorearen artelanetako bat / © Leioako Udala.

Egur naturalak eta landu gabeak prozesuan erabiltzea, gainera, funtsezkoa da, izan ere, hausnarketa eta plangintza maila handia behar ditu. Artista behartuta dago lanaren singulartasuna ezagutzera, kontrolatu ahal izateko. Hala ere, bizia duen materiala denez, askotan, beharrezkoak ditu artistaren zuzenketak eta ukituak; hala, lana bera ezkutatu baino, bere gain hartzen du. Horren emaitza gisa, eskultura aldendu egiten da produkzio industrialaren edozein zantzutatik, eta bere egoera organikoa nabarmendu egiten da.

“Kuboak” oso ohikoak dira Jesús Lizasoren aurreko lanetan, eta, noiz edo noiz, berriro agertzen dira, apika, indar eraldatzailearen ordezkapen kontzeptual gisa, egurraren osagarri gisa eta bere metamorfosia justifikatuz. Aldea nabarmena eta oinarrizkoa da. Metala/egurra, gogorra/biguna, zimurtsua/leuna jokoak, aldeak euren artean banatu ordez, logika eta esangura ematen dio lanari.

Lanen hautaketa honetan, bisitariak antzekotasunak eta analogiak bilatuko ditu bere eguneroko errealitatearekin, izan ere, handienetatik txikienetara, eskultura guztiek irudimenari gonbit egiten dion oinarri ludiko eta informala dute.

Erakusketa berez errealitate artistiko berritua da, artistak etengabe garatzen eta sortzen baititu planteamendua aberasten duten lan berriak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun