Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak Aholkularitza Kontseilua deitu du (krisi mahaia delakoa), uholde arriskua dela medio. Izan ere, Uholdeengatiko Larrialdi Plan Berezia 0 egoeratik 1. mailara igaro da, eta horrek esan nahi du dagoeneko leku jakin batzuetan uholdeak gertatu direla. Besteak beste, Erandio parean egin du gainezka Asua ibaiak, Bi-735 errepidean arazoak sortuz. "Nolanahi ere, arreta bermatuta dago eta larrialdietako baliabideak eta bitartekoak mugiarazi dituzte jada", gaineratu dutenez. Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordea izango da krisi mahaiaren burua, eta hainbat erakundek parte hartuko dute, besteak beste, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Gobernu Ordezkariordetzak, Ebroko Ur Konfederazioak, Kantauriko Ur Konfederazioak, Osakidetzak, eta Trafiko arloko Ertzaintzak. Argazkian, Fadurako zubia urtarril erdialdeko euriteetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!