Euri-jasa dela eta, goizeko 8az geroztik Getxoko Udaltzaingoaren hainbat patruila era iraunkorrean daude udalerriko hainbat tokitan: Salsidun, Larrañazubin, Boluen, Txikia plaza aldean, Faduran, Neguri Langilen eta Etxezurin, hain zuzen ere, 18:00etara arte euri jasengatik iraungo duen alerta laranja egoeragatik Gobela ibaiaren egoera zaintzeko. Tokiko poliziek gau osoan egin dute zaintza ibaiaren gorabeherak kontrolatzeko, udal iturriek gaineratu dutene. "10:00etan egindako azken ikuskatzean, Gobela ibaiaren maila altua zen, baina nahiko margena zegoen toki guztietan. Ibai emari handiena Larrañazubin zegoen, Neguri Langiletik gorantza txikiagoa zen bitartean", azaldu dute agintariek. Argazkian, udaltzain bat Gobela ibaiaren emaria zaintzen urtarril erdialdean Fadurako zubian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!