Gaur arte eros daitezke mozorro herri bazkarirako txartelak Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 13a, 11:25

Algortako Jai Batzordeak antolatuta, arrakastaz ospatu ziren joan den larunbatean Haurrentzako Inauteriak. Asteburu honetan, berriz, koadrilei helduko zaie txanda. Ostiralean, musika taldeen lehiaketa izango da gaueko 9:30etatik aurrera, Telletxe plazan. Larunbatean, berriz, ekitaldiz beteriko mozorro eguna izango dute lagunarteek. Hain zuzen ere, egun horretako mozorro herri bazkarirako (menua: paella) txartelak gaur arte egongo dira salgai, 8 eurotan, Getxo Rugby eta Sustrai tabernetan zein Eztabaida Gunea eta Kantxa Kirol Moda (Morotxo) dendetan. Mozorro lehiaketari dagokionez, Kantxa Kirol Modan eman daiteke izena ostiralera arte. Bertan banatuko zaizkie oinarriak koadrilei. Sariak, berriz, 400, 250 eta 200 izango dira, hurrenez hurren. Argazkian, iazko Inauterietan apurtutako txalupen konponketa ordaintzeko zozketa ere egingo du Algortako Jai Batzordeak.

Koadrilen Inauteriak Algortan:

Otsailak 15, ostirala

21:30 Musika taldeen maketa lehiaketa, Telletxe plazan.

Otsailak 16, larunbata
Koadrilen Mozorro Eguna

Koadrilen mozorro txapelketa, egun guztian zehar.

13:00 Mozorro jaitsiera Telletxetik abiatuta herrian zehar (mozorro txapelketako puntuazio saioa).
15:00 Mozorro herri bazkaria, Telletxen.
17:00 Bazkalosteko dantzaldia, Telletxen.
19:00 Mozorro poteoa herrian zehar.
22:00 Dantzaldia. Tartean sari banaketak: mozorro txapelketa, maketa lehiaketa eta "Gure ondarea direlako, ez utzi hondoratzen" zozketa, Telletxen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun