Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko baldintzak, betebeharrak eta dokumentuak Sopelako Udalbatzak 2012. urteko urriaren 31n onartutako Araudian zehazten dira. Araudiaren alde Bilduko zazpi ordezkariek bozkatu zuten; PSE-EE (2) eta PPko (1) zinegotziak abstenitu egin ziren, eta EAJko ordezkariek, aldiz, kontra bozkatu zuten. Alkatearen kalitate-botoaren bidez azkenean araudiaren onarpenak aurrera egin zuen.
Finantza daitezkeen kontzeptuak honakoak dira:
- OHZ, gehienez ere dagokion zenbatekoaren %75.
- Zarama bilketa eta estolderiagatiko tasak; gehienez ere urteko ordainagirien %50.
Artikulu honetako 1. eta 2. kontzeptuak bateragarriak dira, eta hortaz, kontzeptu biengatik eska liteke laguntza.
Pertsona eta familia unitate onuradunek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Sopelan erroldatuta egotea: eskatzaileek, diru laguntza eskatzen duten unean, gutxienez 12 hilabeteko antzinatasuna izan beharko dute erroldan.
- Egoera hauetako batean egotea: langabezia, Gizarte Segurantzako edozein erregimenetako pentsioduna izatea, lanean egotea lanbidearteko gutxieneko soldataren adinako errentak jasota, Sarrerak Bermatzeko Errentaren jasotzaileak, oro har nahikoa diru baliabiderik ez dutenek.
- Diru laguntza eskatzen zaion higiezinaz aparte, beste higiezin baten jabe ez izatea.
- Familia unitatearen gehienezko ondare erabilgarriak (dirua, tituluak, aseguruak, baloreak, ibilgailuak edo beste jabetza batzuk) ezingo du izan legokiokeen diru sarrerak bermatzeko errentaren urteko gehienezko zenbatekoaren lau halakotik gorakoa.
- Kontzeptu berberengatik eta epe berean diru laguntzak jasota ez izatea.
- e.a. (atxikituta doan Araudian zehazten dira).