Halaber, lehenagoko zebra-bidearen ordezkapena garrantzitsua ere bada, orain arte plazatik zuzenean, inolako oztoporik gabe, errepidera irtetea ahalbidetzen zuelako, eta, gerta zitekeen umeak errepidera korrika ateratzea. Orain, Udalak hesi bat jarri du espaloiaren eta errepidearen artean, plazarekin mugakide den espaloiaren beste tartean dagoen bezala, eta horrela arriskua desagerrarazi egin da. Plazaren eta espaloiaren artean dagoen hutsunea, berriz, zabalik mantendu da, kendu eta jartzeko moduko pibota batekin. Hori dela eta, errepidearen eta espaloiaren arteko hesi berria ate bezala erabiliko da, plazara zamalanetarako ibilgailuak, anbulantziak edo udaletxe aurrean egin daitezkeen ekintza edo jaiak eratzeko beharrezkoak izan daitezkeen ibilgailuak sartu ahal izateko. Horrela, bada, itxitura horrek oinezkoak babesten ditu, umeak batez ere, baina ez du baimena duten ibilgailuak noizean behin sartzea oztopatzen.
Beste alde batetik, Udala egoera honetaz baliatu da, hau da, lan hauen betearazpenaz, errepidea margotu eta leku batzuetan seinaleztapena indartzeko.
Leku antolatuagoa eta seguruagoa
Lan hauek gauzatzeak inguruko elementuak ordenatzea eta Elortzako bidegurutzearen inguruko arriskugarritasuna gutxitzea dakar. Orain dela gutxi, udaletxeko autobus geraleku berria egin zen, 50 metro ezkerrerago, ia eskolaren aurrean, bidegurutzetik pixka bat urruntzeko, eta, horrela, gidariek leku honetan kontrolatu beharreko beste elementu bat ez izateko.