Larunbat honetan, otsailak 16, Inauteri Tematikoak ospatuko dituzte Plentzian, "Bost urte fikzioa errealitatea bihurtzen" lelopean. Hain zuzen ere, mozorrotzeko gaia "zinema" izango da,
Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak (PGGA) azaldu duenez. Horrenbestez, 13:00etan hasiko dira ekitaldiak, txupinazoaren bitartez, Astillero plazan. Jarraian, batuka-poteoa egingo dute. 15:00etan, berriz, bazkaria izango da, Jai Alai pilotalekuan. Horretarako txartelak La Kala tabernan erosi beharko dira, 7 eurotan. Arratsaldeko egitarauari dagokionez, kalejira herritik Ttek elektrotxarangak alaituta eta Oscar sarien banaketa izango dira 18:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, besteak beste, Isamari Zarauza alkate plentziarra izandatu dute sarietarako PGGAkoek hainbat kategorietan: "interpretazio, animazio pelikula, makillaje, muntaia, zuzendari... onena sailetan", alegia. Horretaz gain, "David Crestelok (Bildu) egindako adierazpenak" aipatu dituzte, "non bere burua aurkezten zuen saria jasotzeko". "Esan beharra dago, Wikiplentz aterarato filtrazioen arabera ere nominatuta dagoela 'Solo ante el Peligro' pelikulan egindako paperagatik eta parean izango duela Aintzane Berreteaga (EAJ) 'La dama de hierro' pelikulan egindako lana zoragarriagatik", gaineratu dutenez. Gauez, Preokupales Plentziako punk talde gazteak, Patrols Destruyers bandak eta Mery DJak emango dute kontzertua gaztetxean, 21:00etatik aurrera. Argazkian, Plentzia eta Gorlizko gazteek abenduaren 27an
okupatu zuten Plentziako hondartzaren aurrean Areatza hiribideko arkupeetan kokatuta dagoen lokala / © Antxon Rodriguez.