Metro Bilbaok zerbitzua indartuko du larunbat honetako inauteri ospakizunetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 14a, 11:12

Aurreko larunbatean egin bezala, Metro Bilbao garraio enpresak zerbitzu berezia jarriko du otsailaren 16ko gauetan, inauteriak direla eta. Tren kopurua handitzea aratusteetako une gogoko eta animatuenean egingo du, larunbat gauean eta igande goizaldean, alegia, konpainiako iturriek jakinarazi dutenez. Horrela, aipatu egunean, ohiko zerbitzua indartuko da 23:00etatik goizeko seietara, eta 15 minutuan behin ibiliko dira konboiak Etxebarri eta Bidezabal artean; eta 30 minuturo Etxebarri-Plentzia eta Basauri-Santurtzi tarteetan, bi noranzkoetan. Argazkian, bidaiariak metro geltoki batean, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun