Jatorrizko herriek berriz, ez al dute euren bizkarrean milaka urtetako borroka esperientziaren bide xidorra? Mendebaldean hainbeste urtetan sinestarazi diguten ongi izatearen pentsaera kontsumista baino, nor berarekin, inguruarekin edo ingurukoekin ongi egotearen kontzeptua guztiz garatua dute eta egunerokoan gauzatua. Venezuela, Argentina, Uruguay eta Boliviaz gain, Saharako lurralde okupatuetan edo Palestinan, gurean bezala, herri okupatuan bizi beharraren gora beherak eta erresistentziaren inguruko hartu emanak ezin uka irakaspen bikainak direnik! Badakizue beraz, animatu eta eman izena askapenak aurten antolaturiko brigadetan.
Askapena