Gaur salatuko dute "Kitxu" preso itzubaltzetarrari Parot doktrina ezarri izana

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 15a, 10:35

Atzo jakinarazi zuen Etxerat elkarteak Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" preso politiko itzubaltzetarrari 197/2006 edo Parot ezizenez ezaguna den doktrika aplikatu diotela. Getxo eta Egin irratietako kazetari izandakoa, 1994ko urriaren 25ean atxilotu zuten Areetako Bizkaiko Zubiko plazan, Andoni Muñoz urduliztarra, eta Algortako Iñigo Otazua "Oti" zein Angel Figueroarekin batera. Ekintzarik burutu ez zuen Lanbroa komandoko kideak izatea leporatu zieten lauei, 30 urteko zigorra ezarriz. Egun Valladolideko espetxean, 19 urte daramatza preso. Irteera data 2013ko maiatzaren 4rako bazuen ere, "orain baliteke 11 urte gehiago barruan eman behar izatea", Itzubaltzetako Herrira bilguneak zabaldu duenez. Hori salatzeko, manifestazio zaratatsua egingo dute gaur, "Nahikoa da! Bizi arteko zigorrik ez!" lelopean. Hitzordua 20:30ean jarri dute Kolas plazan (BBVA). Argazkian, "Kitxu" maitasunez hartu zuten ehunaka auzokidek abenduaren 24an, Angela Casal Tubet bere ama zenaren hiletan.

Ekimeneko kartela

kitxu-manifa-20130215
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun