Ekintza beregain hartu duen "herritar taldeak" zabaldutako komunikatua:
Itzubaltzeta / Romoko BBVA eta BBKko beirak apurtu ditugun herritarron maitasun gutuna gure bizikide zintzo guztiei Balendin Deunaren biharamunean
Amaia Egaña, Manuel Reguera, Iñaki Vesga...
EAEn lau etxe-kaleratze gauzatzen da egunero. Hurrengoa zu izango ote, lagun? Ala ni neu? Orain eta hemen, zer egin behar dugu eraso horien aurka? Zer egingo dut nik gutun hau idazten amaitutakoan? Zer egingo duzu zuk irakurri ondoren?
Gaur goizean, banketxe hiltzaileen jarduera salatzeko, herritar batzuok Itzubaltzeta / Romoko Kolas plazan dauden BBVA eta BBK-ko beirak apurtu egin ditugu. Finantza-erakunde horiek jende asko eta askoren miseria eta estutasun jasangaitzaren erantzule zuzenak dira: haien zuzendariak dira haien buruaz beharko luketenak —euren biktimak garenoi begietara begiratzeko lotsa hutsagatik, hain zuzen ere—. Ezin diegu gauza bera berriro egiten utzi. Eta dagoeneko egindakoa ordaindu beharko dute, interes eta guzti. Sistemak kartzelatzen ez baditu, herritarrok mespretxuzko hormak altxatu eta haien inguruan kartzela zibikoa eraiki beharko dugu haien bidegabekeria kriminalak ekiditeko.
Nahi ala nahi ez borroka soziala muturraren aurrean daukagu.
Zer egin behar dugu?
Noiz arte beste alde batera begiratuko? Banketxeen morroiak zu edo ni kaleratzera datozen arte? Gosaria kutxazainaren ondoko zakarrontzian bilatu beharko dugun egunera arte?
Herritar guztion animatu nahi zaituztegu kalera ateratzera eta etxe-kaleratzeen aurka egitera; hezkuntza, osasungintza, etxebizitza eta jendarte-politikak murriztu nahi dituen Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu-zirriborroari ozen-ozenki "ez!" esatera; lantokian gurea denari eustera; greba benetan orokor eta eragingarriak prestatzera; edota sabotajeak egitera, hori guztia egiteko zilegitasun osoa ez ezik, borroka horretan parte-hartzeko eginbehar etikoa ere dugu eta.
Bihar bertan, otsailak 16, larunbata, etxe kaleratzeen aurkako manifestazioa dago deituta Bilboko Jesusen Bihotzean, 18:00etan. Maita ezazu ba zure burua eta irten kalera lapur horiek guztiek espaloian botata utz ez zaitzaten!
Animo!
Herritar talde bat
Itzubaltzeta / Romon, 2013ko otsailaren 15ean
Itzubaltzeta / Romoko Kutxabank eta BBVA bulegoetan egindako kalteak