Folkincats folk talde katalanak inauguratuko du gaur gauean
Kultur Leioako Musika Gertu zikloa. Bartzelonako laukoteak 22:00etan abiatuko du kontzertua Anbigun, sarrerak 10 eurotan eskuratu daitezkeela. Folkincatsek sonoritatea, estiloa eta errepertorioa ezin hobeto uztartzen ditu, lau tresna akustikoren bitartez (saxoa, bibolina, gitarra eta kontrabaxua). Lan aberats, delikatua eta musikalki anitza darabil. Bere izpiritua sormen eta interpretazio espazio propioa sortzea da, eta musika tradizional eta herrikoitik abiatuz, historian zehar, baita errepertorio horrekin batera bizi izan diren musika estiloen edozein baliabide barneratzea ere. Emaitza aipatutako sonoritatea, estiloa eta errepertorioa ezin hobeto uztartzea da. Lau tresna akustikoren sonoritatea; jazz manouchetik sortzen den estiloa, beste elementu asko barne hartzen dituena, moldaketa klasikoetatik inprobisatutako pasarteetara; eta abesti zein dantza popular eta tradizionalen erritmoa, tonalitatea eta melodia libre moldatzean oinarritutako errepertorioa. Argazkian, musikari katalanak Greziako Syros irlako Apolo antzokian orain bost urte emandako kontzertuan / © Laura Ruiz - Folkincats.