Hirubi Triatloi Elkarteak eta
Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, gaur arratsaldean jokatu da Sopelako duatloiaren zortzigarren edizioa, sprint distantzian. Lasterketaren emakume irabazlea Inma Pereiro Gonzalez etxebarritarra, SVC seguritate enpresa taldekoa, izan da, 1:04:38ko denbora egin duela. Bere atzean, Ana Casares eta Lourdes Oiartzabal sailkatu dira, hurrenez hurren 1'56" eta 2'47"-ra. Gizonezkoen artean, Mikel Elgezabal gernikarra Fernandez izan da aurrena helmugan, 55 minutu eta 17segundoko marka eginda. Berarekin, Iurgi Etxeandia eta Kuentz Benoit igo dira podiumera. Taldeka, Enkarterriko Triatloi Taldea izan da hoberena. Sopelakoa Hego Euskal Herriko Duatloi Zirkuitoko urteko lehenengo proba puntuagarria izan da. Argazkian, gizonezkoen podiuma / @ Jon Alegria Uzkudun - Euskadiko Triatloi Federazioa.