Mendea bete du Albina Vidal Casas algortarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 18a, 17:10

Albina Vidal Casas Algortako auzokideak 100 urte bete ditu gaur. Leonen jaioa, 50 urte baino gehiago daramatza udalerrian bizitzen auzokideak, bere familiak Amesti kalean eduki duen ostalaritzako negozioan lan egitera heldu zela. Ezkongabea eta heziketaz maistra, emakume horrek osasun egoera ona du, mugitzeko arazo batzuk eduki arren. Berarentzat garrantzitsuena familia dela eta gaurko eguna urduri eta ilusioz beteta jaso duela adierazi du Vidalek. Argazkian, Imanol Landa Getxoko alkateak Aixerrota garaikurra eta lore sorta bat eman dizkio gaur eguerdian egindako zoriontze bisitan. Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari batzuk lagundu dute / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun