EHUko ikasleek kexak aurkezteko protokolo berria aurkeztuko dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 18a, 17:28

"Gorriak ikusiko dituzte" lemapean, bihar, asteartea, Leioa eta Erandioko campusean aurkeztuko dute ikasleen zerbitzura dagoen kexa protokolo berriaren kanpaina. Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasle Kontseiluak zabaldu duenez, aurkezpena goizeko 11:30ean egingo dute campuseko Mikel Laboa plazan. Ekitaldia Aratz Castro Ikasle Kontseiluko presidenteak berak aurkeztuko du eta orain arte jasotako kexaz gain, "kexaTU" izeneko erremintaren erabilera eta prozedura azalduko ditu. Aurkezpenarekin bater,a kale marketin ekintza bat ere izango da. Biharko ekimena Donostia eta Gasteizko campusetan errepikatuko dute etzi eta etzidamu, hurrenez hurren. Argazkian, Ikasle Kontseiluaren batzar bat / © A. Encinas - EHUko Ikasle Kontseilua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun