Algortako Jai Batzordeak antolatutako bigarren Inauterien barruan, joan den ostiralean egin zen musika taldeen lehiaketaren finala. Horrenbestez, lau taldek parte hartu zuten Telletxe plazan egindako kontzertuak. Eta epaimahaiak horrela erabakita, hurrenez hurren, Erasoka, Hamaiketan eta Ertz herriko bandek eskuratu zuten lehenengo, bigarren eta hirugarren saria. Irabazleek, hau da, aipatu lehen hiru taldeek, uztailaren 27tik 31ra ospatuko diren Algortako San Inazio jaietan joko dute. Larunbatean izandako mozorro lehiaketari dagokionez, Soleil, Emoiztasu Musutxus eta Getxoko Japoak suertatu ziren irabazle, lehenengotik hirugarrenera. Horrenbestez, hurrenez hurren, 400, 250 eta 200 euro irabazi dituzte koadrila horiek. Orotara, 17 lagun taldek parte hartu zuten txapelketan. Azkenik, iazko Inauterietan apurtutako txalupen konponketa ordaintzeko Algortako Jai Batzordeak antolatutako zozketaren irabazlearen berri ere eman zen larunbat gaueko dantzaldian: 1844. zenbakidun txartelak eskuratu du Getxo Rugby tabernan bi pertsonentzako afaria. Argazkian, mozorro txapelketako koadrila irabazlea.
Koadrilen argazki guztiak / cc-by Algortako Jai Batzordea.