Gorlizko foru etxaldeak abelgorri pirenaikoen ehunaka haragi kilo eman zion iaz
Bizkaiko Elikagaien Bankuari. Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak zabaldu duenez, Gorliz ez ezik Sollube eta Gangurengo foru etxaldeek ere abelgorri pirenaiko eta terreña eta zaldien okelaren dohaintza egin zioten irabazteko asmorik gabeko ongizate erakunde horri. Guztira, terreña eta pirinioetako arrazetako 36 abelburu, 8.600 bat kilo kanalean, eta baita 7 zaldi ere, gutxi gorabehera 500 kiloko kanaleko pisuarekin. Hortaz, 9.100 bat kilo haragi bideratu zuten behartsuenek eskura dezaten. Foru zentro horietan egiten diren jardueren emaitzako generoa da; galkorra izan arren kontsumitzeko baldintzarik onenetan ematen da. Gorlizko foru abeletxean pottoka bertoko zaldia eta abelgorriak sustatzen dira. Argazkian, Bizkaiko Elikagaien Bankuko instalazioak 2011n kiskalita gelditu ondoren pasa den uztailaren 18an berrinauguratu zituzten / © Bizkaiko Foru Aldundia.