Frantziako Justizia Garikoitz Aspiazu, Aitzol Iriondo, Jurdan Martitegi, Mikel Carrera, Oihan Barandalla, Alaitz Aramendi, Ande Mujika, Luis Ignacio Iruretagoiena, Aitzol Etxaburu eta Itziar Plaza epaitzen hasi da gaur Parisen. Epaiketa baliatu dute auzipetuek,
ETAren izenean adierazpen bat (pdf) egiteko. Naiz.info-k eman du adierazpenaren berri eta, beste askoren artean,
Berria.info agerkariak zabaldu. Aspiazuk irakurri du. Besteak beste, "zauri asko sakonak eta mingarriak direla eta oraindik ixteko daudela aitortu du ETAk, baina erantsi du denen ardura dela horiek osatzea: "Zauri asko ixteke daude, eta denon erantzukizuna da sendatzeko ahalegina egitea". Egitekoak ziren eraso baten harira epaitzen ari dira ETAko kideak, eta Orioko familia bati autoa lapurtu zioten eraso hori prestatzeko. "Eragin ahal izan zaien kaltea sentitzen duela esan nahi die ETAk Orioko herritar hauei. Hitzok zabal daitezke, hauek bezala, gatazkan inolako ardurarik izan gabe, ETAren ekinbidearen ondorioz kaltetuak izan diren herritar guztiei", amaitu du.