
Joan den larunbat goizaldean pintaketa ikusgarria egin zuten hainbat ezezagunek Algortako metro geltokiaren barruan. Bertan, lelo nagusi gisa "Negozioa Stop" irakur zezakeen. Horren barruan, "LZP Stop" ere ikusgai zegoen. Aldamenetan, "Draga, makroantzokia, kultur etxea" zein "Landa, lapurtzen harrapatu arte ez dugu itxarongo" testuak ere pintatu zituzten. Metro geltokia zabaldu eta ordu gutxietara, Imanol Landa Getxoko alkateari erreferentzia egiten zion hitza baino ez zegoen ezabatuta, besteak beste,
Getxoko Auzokideok plataformak nabarmendu duenez. Hala ere, ez zen hori izan goizean Algortan gertatutako ezusteko bakarra. Bolue kalean matxuratutako autoa atoan eramatera zihoala, kontrola galdu eta aldapan behera abiatu zen garabi bat, besteak beste, aurretik hiru farola eramanez,
"El Correo Español" egunkariak zabaldu duenez. Horietako batek bere senarrarekin paseoan zihoan andre bat kolpatu zuen, pronostiko erreserbatuko zauriak eraginez. Argazkia: © Getxoko Auzokideok.