Barrikako zahar etxeak Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak Zallan duen frutikultura estaziotik milaka sagar jaso zituen iaz. Foru iturriek zabaldu dutenez, Zallako planta horretan ekoitzi ziren 4.100 kilo sagar banatu zituzten lurraldeko ongintzako 15 zentrotan. Fruta-bilketa hori abuztuaren amaieran hasi eta irailean zehar burutu zen, beranduagokoa izaten den barietateren bat urrian jaso zela. 2012an Zallan batutako sagarrak Barrikako zahar etxera eramateaz gain, honako ongintzako zentroetara ere bideratu zen: Bilboko Conde Aresti Egoitza, Jesusen Bihotza Etxea, Txiroen Arrebak, San Antonio Jantokia eta Jesusen Bihotzeko Apostolikoak, Deustuko Lagun Artean, Gernikako Kalzada Egoitza, Busturiako Arrotegi Egoitza, Lekeitioko Uribarren Egoitza, Karrantzako Egoitza, Zallako Eguskia Egoitza Balmasedako Leon Turtzios Egoitza, Gueñesko La Purisima Ikastetxea eta Gordexolako Ospitale Santua. Argazkian, sagarrak artxiboko irudi batean /
Josu Orbe.